Kontsiderazio orokorrak

Proiektua aztertu eta ebaluatzeko, parte-hartzaileek baimena ematen diete antolatzaileei parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko emandako ideiak, dokumentazioa eta informazioa Aztertze-lantaldeko kideei jakinarazteko.

Baldintza hauetarikoren bat betetzen ez duten parte-hartzaileak, hasieratik bertatik nahiz ondoren, erronkatik baztertuak izan ahalko dira, inolako zerbitzurik jasotzeko aukerarik gabe eta Deialdi honen antolatzaileei ezer erreklamatzeko eskubiderik gabe:

  • Sustatzaile batek soilik proiektu batekin parte hartu ahalko du, banaka nahiz beste batzuekin batera.
  • Konponbidea garatzen parte hartzen duten proiektu-taldeko kideek adinez nagusiak izan behar dute eta legezko gaitasuna izan.
  • Parte-hartzaileek erronkan erregistratzean eskaintzen dituzten datuak egiazkoak eta osoak izan beharko dute.

Deialdi honen antolatzaileek eskubidea izango dute parte-hartzaileak erronkatik kanpo uzteko, aurretiaz abisurik eman gabe, beren ustez iruzur egiten badute, abusuz jokatzen badute edo programaren nahiz legearen izpirituaren, hirugarrenen eskubideen edota fede onaren kontra ari badira, jokaera horien ondorioz izan litezkeen erantzukizunen kalterik gabe, izan ere parte-hartzailea izango da beti jokaera horien erantzulea, antolatzaileak erabat salbuetsita utziz. Nolanahi den ere, baja eman ahalko zaio edozein parte-hartzaileri haren jokaera (nahiz hari lotutako pertsonena) antolatzaileen erreputazio edo ospearen kontrakotzat jotzen bada. Halaber, eskubidea izango dute edozein parte-hartzaile ez onartzeko, beren ustez ezarritako erronkei erantzun egokirik ematen ez dietelako, onartutako proiektu-kopuruarengatik nahiz bete edozein arrazoirengatik.

Erronka honetan izena ematean parte-hartzaileak osorik eta inolako erreserbarik gabe onartzen ditu Oinarri hauetan agertzen kondizioak.